Babesleak:

 

UDALA

 Babesle nagusiak:

 

Bazen garaia, adieraziko dute askok. Bada, bai, garaia da eta elkartu gara gure herriko, Oreretako, Sagardo Egunaren berri emateko asmoz, iristear baita apirileko azken larunbata. Eta aurten bai, aurten batuko gara herriko kale eta plazetara: giroaz eta sagardoaz gozatzera, etxekoekin eta lagunekin une goxoak partekatzera; gogotsu batu, gainera.

Hortaz, TXOTX egin dezagun zuengatik, guztiengatik. Eta larunbatean elkar ikusiko dugulakoan, GOZA EZAZUE AURTENGO SAGAR UZTA!!

Sagardo eguna

 

Sagardo Eguna festa bat da ezer izatekotan; horregatik, musika ere izaten da beti. Txalapartariek, dantzariek eta bertsolariek ere eguna girotzen dute

Deskagatu App

 

App bitartez ezagutu sagrdotegi bakoitza, sagardoa dastatu ondoren 

 

Ikasiz

 

Sagardoa zer moduzkoa den jakiteko unean jokamolde honi jarraitzea egokia litzateke:

Bista: Sagardoa edalontzira bota eta begiratu garbi dagoen, partikularik igeri ez duen; txinparta behar du. 

 Usaindu Lurrin desberdinak antzeman, usain baltsamikoak, lore usainak, fruta usainak, eta fruta heldu usainak.

Dastaketa: Dastatu Oinarrizko 4 zaporeak antzeman: gozoa, garratza, gazia eta mikatza.

Txoootx!

Nor Gara

 

Oreretako sagardo eguna, herriko 21 elkarte gastronomiko eta 16 tabernaz osatutako taldea da.

Denboraren poderios taldea handitzen joan da azken 30 urte hauetan. 

Elkarte eta tabernaz gain, Oreretako sagardo eguna ezin izango litzateke errealitate bat izan norbanako askoren laguntzarik gabe.

Mila esker guztioi.

 

 

 

Elkarteak:


-Alkartasuna
-Amulleta
-Beraunbera
-Bukagaitz
-Euskaldarrak
-Gautxori
-Gure toki
-Kandare
-Niessen
-Ondarra
-Ostarte
-San Huberto
-Txepetxa
-Txintxarri
-Arditurri
-Ostiko
-Aek
-Mugimendu feminista
-Bierrota